2026-03-27

TIPI-TAPA 7.saioa

 Otsailaren 26an, osteguna, TIPI-TAPA eduki genuen.


Ozkarteko obra ikustera joan ginen Harri, Joanes, Agoitz eta Unai, etxe berri bat egiten ari dira eta.


 Obra ikusi eta gero, Borondegin pintxoa jan genuen Iker, Mailuxa, Pili, Gloria, Manuel, Petra, Maxux eta beste batzuekin batera.


Beti bezala, oso ondo ibili ginen!







                                                                                                                                     Harri eta Unai.

SEXU HEZKUNTZA LH5-LH6 IKASLEEKIN

 Otsailaren 9, 10 eta 11n, Sexu Hezkuntza eduki genuen LH5 6ko ikasleok.


Ania etorri zen Sexuaren saioa ematera.


Aniak gauza asko erakutsi zizkigun. Adibidez, nola edukitzen den umea, eta neskei nola jaisten zaien hilekoa  eta mutilei semena. 

Asko ikasi genuen eta oso ondo pasa genuen Aniarekin.



Nora eta Iraia.

INAUTERIAK ESKOLAN

 Otsailaren 13an, Inauteriak ospatu genituen eskolan.


 

Goizean, Santa Eskean jasotako janariekin hamaiketako berezi bat egin genuen: patatak, pazientziak, xuguxak ...



Oso goxoa zegoen dena!



Hamaiketakoa eta gero, "Talent show" egin genuen. Gauza asko egin genituen: antzerkiak, gimnasia ritmikoa, parkourra, abestu, dantzatu ...


Arratsaldean, denok mozorrotu egin ginen. Berez Altxorraren Bila egin behar genuen, baina eguraldiarengatik ezin izan genuen egin. Horregatik, irakasleek eskolan zehar jolas desberdinak antolatu zituzten: txapa jolasa, "just dance" margotu eta esku eta hankekin jolas bat egin genuen.


HH koek, gimnasioan jolas desberdinak egin zituzten koltxoneta eta uztaiekin.


Jolasak baino lehenago, argazkiak atera genituen gelaz gela. Hau HH 2-3ko gela da!


Hemen HH 4-5 eko ikasleak!


Hemen LH 5-6 ko ikasleak !!


Argazki asko atera genituen: Oso ona izen zen!

Hemen daude gure irakasleak ! Oso ondo pasa genuen. Jolasak izen ziren onenak!


UXUE ETA LAURA

2026-01-31

TIPI-TAPA, 6.saioa

 Atzo, urtarrilak 29,osteguna Tipi-Tapakoekin elkartu ginen Goiko Plazan.

 


Denok   etorritakoan, Ozkarte aldera joan ginen paseatzera.

Oso eguraldi ederra  egin zigun!

Bueltakoan Borondegin beti bezala pintxoa jan genuen.

Nora